Ostiralean gaueko 19:30ean Rosat eta Ruti hirukotearen emanaldia egon zen Brigidatarren komentuan. Danok Kide Elkartearen Esperientzia Eskolaren III. Musika Topaketen azkena izan zen flauta, biolin eta fagot kontzertua. XVIII. mendeko Europa erdialdeko musikagile nabarmenenen maisulanak egon ziren entzungai hala nola Hyden, Mozart eta Beethovenenak. Jende asko gerturatu zen musikaz gozatzera.