Larunbat goizean ez zuen ia atertu eta hasiera batean prest zituzten postu asko eta zenbait ekitaldi eta tailer ezin izan zituzten burutu. Arratsaldean atertu zuen behintzat eta jende gehiago inguratu zen.
Aurtengo edizioan, ekitaldi eta tailer ugari antolatuak zituzten egun osoan zehar egiteko. Hauetatik te dastatzea eta munduko jokoekin osatutako ludoteka martxan egon zen. Arratsaldean Kodjo Senyoren emanaldia izan zen.
Hirugarren edizioa zen aurtengoa, eta erakunde hauek hartu zuten parte: Sahararen Lagunak Elkartea, Akiba, Pro Somoto Komisioa, Lasarte-Oriako Udala, Euskal Fondoa, Prosalus eta Makulu.•