Folk eta pop estiloak Jalgin

Txintxarri 2008ko maiatzaren 12a

Joseba Irazoki musikari Beratarrak kontzertu atsegina eskaini zuen Jalgin ostiralean. Taldekide batzuekin etorri zen eta bere folk eta pop joerako estiloekin gozatzeko aukera izan zuten hurbildutakoek. Hainbat urtetan musikari desberdinekin (Xabier Montoia, Bidertzean, Petti, Gozategi anaiak, Anje Duhalde, Maixa eta Ixiar,... ) lan egin eta gero konposizioaren munduan murgildu zen Joseba Irazoki, Onddo talde Beratarra osatu zuenean. Orain dela 2 urte bakarkako ibilbideari ekin zion.•