EEEk kontsumo baxuko 1.000 bonbila banatuko ditu Lasarte-Orian

Txintxarri 2008ko maiatzaren 12a

Ingurumena

Energiako Euskal Erakundeak (EEEk) Lasarte-Oriako Udaleko Ingurumen sailaren laguntzarekin, kontsumo baxuko 1.000 bonbila banatuko ditu herritarren artean maiatzaren 15ean.
Etxeetan energia kontsumoa gutxitzeko aholkuak biltzen dituen gida bat, kotxeentzako bioerregaien gaineko eskuorri bat eta gidatzeko doako ikastaroei buruzko informazioa banatuko dituzte.
Material honen banaketa maiatzaren 15ean egingo dute Brigidetako plazan. Goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte egongo dira.
Interesa dutenek, NANa edo nortasun agiri zenbakia agertzen den bestelako agiri bat aurkeztu behar da bonbila jaso ahal izateko.•