Ziklomotorrei azterketa teknikoa egiteko aukera herrian datorren astean

Txintxarri 2008ko maiatzaren 12a

Azterketa teknikoa

Ibilgailuen Azterketa Teknikorako (IAT) unitate mugikor bat izango da maiatzaren 13, 14, 15, 21 eta 28an Okendo plazan, ziklomotorren azterketak egiteko.
Hiru urteko antzinatasuna duten motorrentzako derrigorrezko kontrola da. Beharrezkoa izango da motorren erabiltzaileek aldez aurretik zita hartzea ondorengo telefono zenbakira deituta: 943 626300.
Azterketak goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:45etara izango dira.
Joan den urtera arte motorrek, autoek ez bezala, ez zuten IAT pasatzeko beharra, baina egoera aldatu egin zen Eusko Jaurlaritzaren agindu batekin. Aipatutako ibilgailuek bide azkarretatik zirkulatzeko mugak izaten dituzte, beren abiadura dela eta.
Hori kontuan hartuta, IAT estazio finkoetatik urrun dauden herrietan unitate mugikorrak jartzea erabaki zen. Zerbitzu hau Eusko Jaurlaritzako Trafiko sailaren eta Lasarte-Oriako Udalaren elkarlanaren bidez antolatu da, herritarrei zerbitzu egoki bat eskaini nahian. •