Txintxarri
Udaleko Gazteria eta Festetako sailak antolatu duen udalerriko I. Musika Maketa Lehiaketan 25 musika maketa jaso dituzte: Lasarte-Oriako bi taldeek aurkeztu dira, soilik; gainontzeko lanak Usurbil, Hernani, Pasaia, Tolosa, Errenteri eta inguruko herrietatik bidali dituzte; Bartzelona, Tarragona, Madril, Zaragoza, Malagatik ere iritsi dira maketak eta lan bat kanpoan geratu da oinarrietako irizpideak bete ez dituelako.
Gazteria eta Festetako zinegotziak azaldu duenez, talde eta musika estilo desberdinak aurkeztu dira lehiaketara, pop-rocka, rock sinfonikoa, kantautoreak, DJak.... Adinaren aldetik berriz, denetarik dago. Pozik agertu da lehiaketak izan duen harrerarekin.
Epaileen artean musikako kritikoak, irratsaioetako hizlariak, musika ikasle eta irakasleak daude. Denen artean hilaren amaierarako emango dute lehiaketako irabazleen izenak. •