Zabaleta Auzoan, jada ohitura bihurtu den urteroko giro beroarekin burutu zen bertso-saioa. Berrogeita hamar bat lagun bildu ziren gutxi gorabehera eta sabela ederki bete ostean etxean bezala sentiarazi zituzten bai bertako bertsolariak, bai kanpokoak.
Baina azkenik, Zigor Iriondoren gai eta esperimentuei erantzun ondoren, herriko Unai Muñoa, Andoni Otamendi eta Ane Labaka izan ziren garaile, Beñat Lizaso, "Xenpelar" eta Jokin Uranga azpeitiarren ondoan. Beste behin ere argi geratu zen, Zabaletan, txaloak denentzat izan arren, bukaerako puntuak etxekoei eman zizkietela. Hala ere, garaipen bat gehiago lortuta, herriko bertsolariek herriz herri jarraitu beharko dute kantari.•