Amaia Gonzalez Caballero dantzariak Sasoeta auzoan duen dantza-eskolan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi digute.
Dantza mota ezberdinen hastapen ikastaroak jarri dituzte martxan. Esate baterako, batxata, sebillanak, areto-dantzak eta salsa ikasteko aukera bikaina izango dute hurbiltzen direnak.
Gainera hilabete honetan, maiatzean izena emanez gero, matrikula doan da. Interesa dutenek Sasoeta auzoan dagoen eskolako egoitzatik pasa daitezke (Jaizkibel plaza 8, atzealdea), edo honako telefonora deitu dezakete, 606 974060.•