Emakumezkoen seniorrak
Añorga K.E. 46
Doka 68
Añorga K.E Oiana Goikoetxea, Maitane Uzkudun, Aingeru Zabala, Olatz Gaston, Eider Barriola, Alaitz Hernandez, Maia Etxaniz, Ainhoa Ormazabal, Lorena Carrodeaguas, Idoia Ruiz, Onintze Azpeitia. Entrnatzailea: Juani Barragan.
DOKAGarbiñe Aizpuru, Maider Nuñez, Sonia Garcia, Nagore Balerdi, Nuria Llopis, Vanessa Redondo, Susana Rodriguez, Oiane Garcia, Judith Castro, Lilian Gutierrez, Vicky Garcia, Amaia Guijarro. Entrenatzailea: Jordi Llopis.
Doka taldeko hirukoarekin hasi ziren saskiratzeak kiroldegian, hasieratik markagailuan aurreratu eta hala jarraitu zuten partidu osoan zehar. Lehenengo partziala 6 eta 15ekoarekin bukatu zuten, tarte azkarra eta lehiatsua izan arren Dokakoek abantaila hartu eta ez zuten atzera egin partidu osoan. Atsedenaldira 15 eta 32ko markagailuarekin iritsi ziren, Añorgakoek oraindik bazuten irabazteko aukerarik eta animuak ez zitzaizkien falta, eserlekuetatik ohiu eta zarata gehienak haientzat baitziren.
Hirugarren laurdenean Añorgakoak gogor ibili ziren, hala ere Dokakoek hogei puntugatik gainetik jarraitzen zuten. Azken tartean Dokako bi jokalari kaleratuak izan ziren bost falta egiteagatik, hala ere pozik zeuden garaipena eskuetan zutelako dagoeneko. Azkenen emaitza 46 eta 68ko, beraz Donostiako Kafe Antzokiko taldea izan da aurtengo Final Foureko txapelduna. Ondo jokatu zuten, lasaitasunez eta antolatuta, elkarrekin hitz eginez, merezitako garaipena atzokoa Dokakoentzat. Añorgako neskak urduriago jarri ziren eta partiduan zehar ezegonkortasuna nabariagoa zen.
Giro polita eta alaia sortu zen kantxan, jende asko hurbildu zen norgehiagoka ikustera eta jokalariak animatzera. Haiekin ospatu zuten bi taldekoek partiduaren amaieran lortutako emaitza.