Buenetxea eta Izkiña tabernek jokatuko dute finala

Txintxarri 2008ko maiatzaren 12a

Ostadar K.F.k antolatzen duen areto-futboleko txapelketako final erdiak jokatu dira dagoeneko.
Buenetxea tabernak ISU Lehioak taldea mendean hartu zuen eta 3-0 irabazi zion. Izkiña tabernak ere hiru gol sartu zizkion Donegal taldeari. Hauek tantu bat egitea lortu bazuten ere, ez zen nahikoa izan finalean sartzeko.
Finalak hurrengo larunbatean jokatuko dira udal kiroldegian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Ligilako finala Jordi eta Epel taldeek jokatuko dute. Morrisonek 3-2 gailendu baizitzaion Epeli eta Jordi taldeak 5-2 irabazi zion Abend taldeari.•