Garagardo Azokako ateak Basaundiko plazan eta igande gaua arte irekita mantenduko dituzte, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 12:00ak bitartean. Gaur arratsaldeko 18:30ean egin da irekiera ekitaldia. Bertan izan ziren David Sanchez Carretero kartel lehiaketako irabazlea, eta Manuel Aduriz, okela banatzailea. Biek dastatu dituzte lehen garagardoak.
Manuel Aduriz izan da aspalditik Garagardo festara okela eraman duena eta omendu egin zuten atzo berari lehen tragoxka hartzeko aukera emanaz. Okela enpresa izateaz gain Errealeko zuzendaritzako kide izan da hainbat urtetan, diruzaina eta presidenterordea ere bai Iñaki Alkizarekin hiru urtez. Bere emazte Joki Oterminek lore sorta bat jaso du gaur arratsaldeko ekitaldian.
Bestalde, David Sanchez-ek kartel lehiaketako saria jaso du irekiera ekitaldian.
Urtero bezala, Basaundin jarri den karpara gerturatzen direnek txerri-ukondoa, lakon, saltxitxak, patata bixiak, txibiak, txorixoa, gazta, euskal-goxoa eta nahi adina garagardo izango dituzte dastatzeko asteburu osoan zehar. Garagardo bereziak izango dira, besteak beste, Affligen, Paulaner-salvator, Paulaner-garia, Paulaner-oria, Murphys, Guiness eta London Pride. Arruntak ere bai, hotz-hotza ateratzen den Heineken zero azpikoa, Amstel 1870, Amstel urrea eta alkoholik gabeko Buckler.