Altxorraren bila ibiliko dira gazteak larunbatean herrian zehar

Txintxarri 2008ko maiatzaren 16a

Txintxarri
Ostarte Zumaburuko Arantzazuko Amaren Parrokiko gazte taldeak, larunbat gauerako Altxorraren bila jolasa antolatu du; mota honetako hirugarren ekimena da. Orain arteko ekintzak arrakasta izan dutela ikusirik, hilero ekintzaren bat antolatuko dutela aurreratu digute. Gaueko ekintza honen helburua gazteentzako eskaintza zabaltzea da, izan ere, beraien ustetan oso gauza gutxi antolatzen dira herrian, eta beraiek antolatzea erabaki dute.
Larunbat goizean zehar Michelingo kiroldegian egongo dira informazio gehiago ematen. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, egunean bertan Okendora azaltzearekin nahiko da.
Altxorraren bila jolasa 13 urtetik gorako gazteentzat da eta gaueko 22:00etan hasiko da Okendo plazan. Taldetan banatuta ibilbide ezberdinak izango dituzte altxorra dagoen lekura iristeko. Horretarako pistak emango dituzte, baina ez dira oso errazak izango, baina froga bat eginez gero, pista errazago bat eskuratu dezakete.