Lasarte-Oria Bizirik, Zubieta Lantzen eta Usurbil Bizirik taldeek GipuzkoakoErrausketaren Aurkako Plataformen Koordinadoraren babesarekin, Zubietako gainetan egin asmo duten erraustegiaren kokalekura ibilaldi bat antolatu dute asteburu honetarako.
Mendi-martxa hau maiatzaren 17an, larunbatean, Zubietako Estanko taberna aurretik abiatuko da. Lasarte-Oriatik ibilaldira joan nahi dutenek Okendo plazan dute zita, izan ere, bertatik 10:30etan abiatuko dira Zubieta aldera.
Ibilbidea erosoa eta erraza da, beraz edonork parte hartu dezake mendi-martxan. Errausketaren aurkako taldeko kideek jende guztia ibilaldian parte hartzera gonbidatzen dute, “txikizioa egin nahi duten lekua ezagutzeko. Errausketaren aurkako gure jarrerari eusten diogu, osasun eta ingurumenarentzako metodo kaltegarri eta garestitzat jotzen baitugu”.•