Azken atentatua gaitzesteko agerraldia

Txintxarri 2008ko maiatzaren 16a

Legution asteazken goizaldean ustez ETAk Guardia Zibilaren kuartelaren aurka burutu zuen atentatua gaitzesteko kontzentrazioa egin zuten atzo, ostegun eguerdian, Udaletxe aurrean. Herritar eta udal agintari ugari, Alkatea buru zutela, bildu ziren atzo eguerdian 12:00etan. Errepidearen bi aldeetara ipini ziren bildutakoak eta hamabost minutuko isilunearen ondoren, txaloaldiarekin amaitu zen.•