Nahiz eta elkarte bezala orain hogeita bi urte eratu, lehenengo pausuak eman eta ekintzak antolatzen hasi zirela hogeita bost urte bete dira.
Beti izan da talde txikia lanean aritu dena Sendokin, lau edo sei lagun inguru, baina beti gogoz aritu dira lanean eta ilusioz.
Gogoan dute nola hasi ziren, Gipuzkoako Foru Aldundira eskatu eta lortutako diru-laguntzekin abesbatzak eta musika klasikoko kontzertuak ekarri zituzten oraindik udalik gabe zegoen Lasartera.
Gaur elkartuko dira Sendoki Elkartetik pasa diren kideak, eta, seguruenik nostalgiaz beteak, mahai baten inguruan azkeneko hogeita bost urte hauen errepasoa egingo dute.•