Ahozkotasuna eta bertsolaritza astelehenean kulturetxean

Txintxarri 2008ko maiatzaren 16a


Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela zortzi urte hasi zen Bertsolaritza eta Ahozkotasuna izeneko proiektuarekin ikastetxe desberdinetan lanean, eta urtez urte hedatzen joan da proiektua Proeiktuarekin bat egin duten ikastetxeen artean, Lasarte-Oriako Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu daude.
Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuaren helburuetako bat kurtso bukaeran egiten den jaialdia da. Bertsolaritzaren bueltan lanean jardun direnei jendaurrean aritzeko aukera ematen zaie proiekzio publikoan trebatu daitezen, horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskainiz.
Bi saio egingo dira astelehenean kulturetxean arratsaldeko 17:30ean eta 18:30ean.•