Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Esteban Martinez eta Kiara Tobajas Lasarte-Oriako judoka gazteek Espainiako txapelketara joateko txartela eskuratu zuten asteburuan Gasteizen egin zen proban. Haurren mailan Estebanek hiru borrokaldi irabazi zituen eta arazo handirik gabe sailkatu zen. Kiara are errazago bere pisuan aurkeztu zen bakarra zelako. Aurretik sailkatuak zeuden Amaia Curiel eta Leire Zubizarreta. Beraz, Lasarte-Oriako lau judoka izango dira Murtzian, maiatzaren 23, 24 eta 25ean jokatuko den Espainiako txapelketan.•