Badira pare bat urte festen inguruan euskal dantzei errepasotxo bat eman eta kalean dantzatzeko plazera martxan jarri zela. Aspaldi ikasi, eta urteetan egin ez, edo inoiz ikasi ez eta bazterretik begira inbidiatan egon izan ohi gara. Horri erremedioa jartzeko asmoz, herriko festak aitzaki hartuta, saiakera egitera doaz. Iaz, muxikoak berritu zituzten eta aurten Xiberuko zenbait polka, eta Larrain dantzari ekitekotan gara. Edonork hartu dezake parte ekimen honetan.
Entsaioak Erketzen lokalean egingo dira. Ekainak 6, 13, 20 eta 27an. Izen emateak Ttakunen (943 371448).•