Zubietako gainera mendi-martxa egin zuten larunbatean

Txintxarri 2008ko maiatzaren 17a

Eguraldia lagun Okendo plazatik abiatu ziren goizeko 10:45ean Zubietara eta han Zubieta eta Usurbilgo jendearekin batera Zubietako gainetara abiatu ziren. Lasarte-Oria Bizirik, Zubieta Lantzen eta Usurbil Bizirik taldeek Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadoraren babesarekin antolatutako ekitaldiak hirurogei bat lagun bildu zituen.
Ibilbidean geldialdiak egin zituzten erraustegiaren eraikuntzak inguruan eragingo duen txikizioaren berri emateko. Antolatzaileek garbi utzi zuten oraindik ez dagoela ezer erabakita eta erronka handiena herri mugimenduak duela. Beraz, hurrengo deialdietara herritarrak joan daitezen eskatu zuten.•