Intza Kirol Elkarteak benjamin, alebin A, alebin B eta Infantil mailako haurrentzat San Pedrotarako XVI. Esku-Pilota Txapelketa antolatu du eta izena emateko epea irekita dago. Beraz, txapelketan parte hartu nahi duenak asteartean edo ostegunean Michelingo kiroldegian 19:00etatik 20:30ak bitartean eman beharko du izena. Bertan J.M.Arteagarengatik galdetu. Izena mateko epea maiatzaren 27an amaitzen da.
Partidak larunbat eta igande goizetan jokatuko dira Okendo plazan eta antolatzaileek partidak txandalarekin jokatzea gomendatzen dute. Finala eta finalerdiak, berriz, zuiz jokatuko dira.
Txapelketako lehenengo partida maiatzaren 31ean hasiko da eta finalistak ekainaren 30ean, San Pedro jaietako haurren egunean, finaleko norgehiagokan ikusi ahal izango ditugu.•