Lasarte-Oriako Landaberri eta Sasoeta-Zumaburuko ikasleak kulturetxean bertsotan ikusteko aukera izango duzue astelehenean, arratsaldeko 17:30ean eta 18:30ean, eskainiko dituzten bi saioetan.
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela zortzi urte hasi zen Bertsolaritza eta Ahozkotasuna izeneko proiektuarekin ikastetxe desberdinetan lanean, eta urtez urte gero eta ikastetxe gehiagotara hedatzen joan da. Ekimen honen helburuetako bat kurtso bukaeran bertsolaritzaren bueltan lanean jardun direnei jendaurrean aritzeko aukera ematea da, proiekzio publikoan trebatu daitezen, horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskainiz.•