Helena Ferreras
Udan, ez aspertzeko aukera zabala da. Ttakunek udarako kanpaldiak antolatu ditu Lehen Hezkuntzako 3. mailatik batxilergora ikasten dutenentzat urtero moduan.
Lehen Hezkuntzakoek Albeniz Aterpetxera joateko aukera dute uztailaren 16tik 27ra. Irteera honen helburu nagusiak, haurrek taldekide berriak ezagutzea eta udako jarduera bat antolatzea dira ondo pasatzen duten bitartean. Bestetik, egonaldiak haurren hizkuntza erabilera lantzeko baliagarria izan nahi du, hizkuntza ohituretan aurrera pausoak ematea eta euskararekiko duten jarrera eta motibazioa lantzea.
Txangoak eta jolasak dira jarduera nagusiak baina ez bakarrak, mendi ibilbide bat egiten dute bertan gaua pasa eta han ere ekintza bereziak antolatzen dira. Horretaz gain ur jolasak, eskulanak eta euskal jokoetan ere ibiliko dira.
DBH1etik DBH3rako mailetan daudenak KGT kanpaldira joan daitezke. Hau Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean zehar egiten da uztailaren 3tik 14a bitarte. Gazteek lagun berriak ezagutzen dituzte ondo pasatzen duten aldian.
DBH4 eta batxilergoko ikasleek abenturaz lepo kanpaldia aukeratu dezakete, Nafarroan, Pirinioetan eta kostaldean zehar izango da uztailaren 17an hasi eta 28ra arte. Programa honen helburuetako batzuk taldekidetza, gazteen autonomia, harremanak eta espresio bideak garatzea da. Bestetik, euskara eta euskal nortasuna, giza harremanak eta ekologikoarekiko eta kontsumoaren inguruko jarrera egokiak sustatu nahi dira gazteen artean ingurune naturala errespetatzen eta zaintzen ikasi dezaten eta aldi berean dituzten gauzak baloratzen ikastea. •