Donostiako Nazioarteko Krosa saritu dute

Txintxarri 2008ko maiatzaren 19a

SARIA

Gipuzkoako Atlestimo Federakuntzak (G.A.F.) helarazi duenez, Kirol Kontseilu Gorenak Donostiako Nazioarteko Krosari Kirol Merituaren zilarrezko plaka saria ematea erabaki du. Atletismoko proba honek, hurrengo astean, maiatzaren 27an, kontseiluko lehendakariaren, Jaime Lissavetzky Díez jaunaren, eskutik jasoko du saria Madrilen egingo duten sari emate ekitaldian.
Nazioarteko Krosaren 53. edizioa egin dute aurtengo urtarrilean, baina GAtletismoko Federaziaok 1955. urtea geroztik, Donostiako Nazioarteko Krosa urtarrileko azken igandean antolatu du.•