Hitzaldia
Azken boladan oso entzuna eta eztabaidatua gertatzen den gaia landuko dute Landaberri Ikastolan: Eskolako Curriculuma, hain zuzen ere.
Landaberri Ikastolako Guraso Elkarteak helarazi dutenez, Eskola Curriculumaren gaineko hainbat galdera argitzeko asmoz antolatu dute asteartean izango den hitzaldia: "zeintzuk dira derrigorrezko hezkuntza bukatzean, Euskal Herriko ikastetxe batean ari den 16 urteko gazteak gutxienez ezagutu behar dituen kontzeptuak, lortu behar dituen trebetasunak eta bereganatu behar dituen baloreak? eta nola?".
Galdera hauen inguruan argibide gehiago edukitzeko Sortzen-Ikasbatuaz elkarteko kideak gonbidatu dituzte. Hitzaldia irekia izango da eta hitz-ordua maiatzaren 20ean, asteartean, Landaberri BHIko zentroan, REM eraikin ohian, arratsaldeko 19:00etan izango da. •