Ostadar Kirol Fundazioak antolatu duen XXV. Areto-Futboleko finalean, Buenetxeak 2-0 irabazi zion Izkiña tabernari. Buenetxeak dagoeneko bederatzi final jokatu ditu eta larunbatean seigarren txapela jantzi zuen. Kiroldegiko harmailetan zeuden jarraitzaileek partidu borrokatua eta berdindua ikusi ahal izan zuten. Beste urte batez, finaleko norgehiagokan joko ona eta kiroltasuna nabarmendu zen. Buenetxeako golak Javier Mayan eta Agus Egañak sartu zituzten.
Arratsaldeko 16:00etan Kontsolazioko finala Mostatxo eta Frutas Ruiz taldeek jokatu zuten. Partiduko lehen zatia oso berdindua izan zen arren, 2.goan Frutas Ruiz taldea nekatua jokatu zuen eta Mostatxok aukera hau aprobetxatu zuen markagailuan aurreratzeko. Azkenean, Mostatxok 5-2 irabazi zuen.
Ondoren, Jordi Sonido-Bar Epel ligilako finala ikusi ahal izan zuten ikusleek. Jordikoek hasieratik nagusitu ziren, izan ere 5-1 emaitzarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, Epeleko jokalariak gogor aritu ziren markagailuari buelta emateko asmoz, baina ezin izan zuten eta Jordi Sonidok 6-3 irabazi zuen.
Sarituak
Finaleko atsedenaldian txapelketako antolakuntzak “Palomo”, Buenetxeako entrenatzailea, omendu zuen urteetan txapelketan egindako lanarengatik. Finaletan ohikoa denez, Ostadarrek Auzolan eta Kirolari Onena sariak banatu zituen: lehena, Buruntz-Azpi elkartearentzat eta bigarrena Maialen Chourraut piraguistarentzat izan zen. Ostadarreko ordezkariek pozik agertu dira eta eskerrak eman nahi dizkie Erketzeko dantzariei, Idoia eta Andoni txistulariei.•