Ttakunak AEK Muntteri euskaltegian gaur

Txintxarri

Aste honetan AEK euskaltegian ez ohiko ekimenak izan dituzte. Asteazkenean, KIUBeko bulegoak antolatuta uraren inguruko tailerra izan zuten AEKko ikasleek. Bertan, ur gabeziak eta uraren gehiegizko kontsumoa murrizteko zer egin daitekeen landu zuten. Gaur berriz, Haritz Iparragirre eta Tomas Arruti goiz eta arratsaldez aritu dira txalapartaren trikimailuak ikasleei erakusten.•