Elikagaien manipulatzaile

Txintxarri Aldizkaria 2008ko maiatzaren 23a

Elkolab S.Coop enpresak, Lasarte-Oriako Udaleko Sanitateko Sailarekin batera, elikagaien manipulatzaile agiria ateratzeko ikastaroa ekainaren 11ean eta 12an eskainiko du. Urte honetan jada antolatzen den hirugarren ikastaroa izango da, herrian dagoen eskaera dela eta. Aurreko ikastaroetan udalak berak izen-emateak kudeatzen zituen, baina hemendik aurrera Elkolab enpresak burutuko ditu. Ikastaroa Zumaburuko EPAko eraikinean eskainiko dituzte, arratsaldeko 17:00tatik 20:00ak bitartean. Ikastaroan parte hartu nahi duenak 943533303 telefono zenbakira deitu beharko du.