Alkorta andrearen gezurrei buruz

Txintxarri 2008ko maiatzaren 23a

Bai horixe, Alkorta anderea konfunditu egin dela pentsatu nezakeen, izan ere, ulertzen dut udal aurrekontua sakonki irakurtzeko izan ditzakeen zailtasunak Foru Aldundiko Euskara saila berregituratzeko zortzi hilabete baino gehiago behar izan dituenean. Oso okupatuta dabilela dirudi urteko Plenorik garrantzitsuena amaitu baino askoz ere lehenago joan baitzen, edo ezin izan zuen ohiko Udalbatzara joan Gobernu Taldearen gaineko kontrola egitera.

Baina arazoa da gezurra esaten duela badakiela, idatzian egiten dituen akatsak ez baitira ezjakintasunagatik, baizik eta kalumniatzeko gogoarekin egindakoak eta Gobernu taldeari izena zikintzeko asmoarekin, jakin baitaki esaten duena ez dela horrela. Horren adibide da bere garaian publikoki salatu zuela Udal honek sinatutako hitzarmenak legezkoak ez zirela, eta beranduago ez zuen errekurtsorik aurkeztu justiziaren aurrean gezurra esaten ari zirela bazekitelako.

Onartu dugun aurrekontu hau aurrekontu errealista eta progresista da. Ekintza eta konpromiso errealetan oinarrituta dago gure udalerriaren beharrak asetzeko. Espedientera joatea besterik ez duzu behar, baina ordaintzen dizuten lana egiten ez duzunez, hiritarren bozkatu dizutenerako lana egiten ez duzunez, nahiago duzu aurrekontu puztuez hitz egitea. Diru sarrera guztiak dokumentatuta daude eta ekintza guztiak planifikatuta. Udalari dagokionean, ez dira atzerapenak egongo aurrekontu honetan, lehen interesatuak baikara.

Hori dela eta, badakizue gezurra esaten duzuela Oriako pabilioien atzealdeko proiektua martxan jarriko ez dugula diozuenean (proiektua batzordean onartu zen eta laster aterako da enkantean) edo Atsobakarreko zaharren egoitzako eraberritzea egingo ez dugula diozuenean.

Gezurra esaten duzue baieztatzen duzuenean gastu arrunta ondarearekin finantzatzen ari garela, izan ere, ilegala da, eta horrela izanez gero aurrekontu hauek auzitegira eraman beharko zenuten. Baina EAJk ez du hori egingo, ez al da horrela Alkorta anderea? Gezurra esaten ari zarete Udalaren Lur Ondarea 2010 urterako 5 milioi eurotan negatiboa izango dela aipatzerakoan, izan ere, badakizue exekutatutako lanei buruz hitz egiten dugula eta aurki murriztu egingo da gutxienez 1,2 milioi eurotan. Eta gezurra esaten duzue zorpetzeko gaitasunik ez dugula baieztatzean. Udal honetako kontuen bereizgarria dira kaudimena, zorpetze txikia (%5, Gipuzkoako baxuenetakoa) eta aurrezte arrunta.

Iñaki Múgica

PSE-EEko Bozeramailea