Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 13a eta 16a bitarte egingo den Exporako emakumeen bidaiarako 68 eskaera aurkeztu dira. Guztiek betetzen dituzte eskatutako baldintzak baina 52 plaza besterik ez dago. Joango direnen behin-behineko zerrenda onartu dute dagoeneko, udaletxeko iragarki-taulan egongo da ikusgai maiatzaren 14tik 28ra. Itxaron zerrenda bat ere egin dute bajaren bat egongo balitz, hau ere iragarki taulan jarriko dute. Interesa duenak alegazioa egin ahal izango du baina horrelakorik egon ezean plazaratutako zerrendak behin-betiko onartuta geratuko dira.•