Andatzazpi Pastoral Barrutiaren barruan aurkitzen diren, Lasarte-Oriako bi parrokietako misio taldeak 48. elkartasunezko afarira gonbitea luzatzen dute. Maiatzaren 24an, larunbatean, 21:00etan Arantzazuko Amaren eliz azpiko lokaletan bilduko dira afaltzeko. Afaldu ondoren, Boliviako dantza talde bateko partaideek euren dantzak erakutsiko dituzte.
Afari hau ez da Lasarte-Oriako misio taldeak antolatzen duen lehena. Oraingoan, afarian biltzen den dirua Beningo Tanguiata ospitalean egingo diren ginekologiako ebakuntzak eta bertan erabiliko diren materialak ordaintzeko izango da.
Honetarako Donostiako ospitaleko ginekologoek, anestesistek eta erizainek, hamaika pertsonez osatutako talde bat joango da. Mediku ekipo hau ekainaren 7an abiatuko da Benin aldera eta 24ra bitartean Tanguiata ospitalean lanean arituko dira.•