Ttakunak AEK Muntteri euskaltegian

Txintxarri 2008ko maiatzaren 23a

Aste honetan AEK euskaltegian ez ohiko ekimenak izan dituzte. Asteazkenean, KIUBeko bulegoak antolatuta uraren inguruko tailerra izan zuten AEKko ikasleek. Bertan, ur gabeziak eta uraren gehiegizko kontsumoa murrizteko zer egin daitekeen landu zuten. Eta atzo Haritz Iparragirre eta Tomas Arruti goiz eta arratsaldez aritu ziren txalapartaren trikimailuak ikasleei erakusten.•