Iñigo Sevillano bosgarren sailkatu da ohorezko mailan

Txintxarri 2008ko mai. 23a, 02:00

Lasarteoriatarrak aurreko asteburuan Erreala taldearekin, Ohorezko mailako 2.ligan parte hartu zuen, Madrilen. Iñigo pozik dago Madrilen lortutako emaitzarekin: “bosgarren sailkatu nintzen eta postu aldetik oso kontent nago. Hala ere, marka ez zen oso ona izan, kontrako haize asko eduki genuen eta, (-2,1).
Asteburu honetan Donostian, Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da eta igandean Iñigo Sevillanok parte hartuko du bertan 110 metro hesietako proban.•