San Markoseko bigarren eskuko azokan gauza asko prezio txikian erosteko aukera

Txintxarri 2008ko maiatzaren 25a

San Markos Mankomunitateak bigarren eskuko merkatuaren 3. eskuko azoka iritsi da gaur Okendo plazara. Azkenean eguraldiak lagundu eta eguzkia atera da goizean behintzat. Hogeita hamar postu baino gehiago bisitatzeko aukera izan dute bertaratutako guztiek gaur goizean eta bertan, denetarik aurkitu dute: arropa, liburuak, disko zaharrak, edalontziak, etxeko altzariak, poltsak, pitxiak, musika tresnak, jokoak, jostailuak eta nahi adin traste bitxi.
Bigarren eskuko merkatu honen helburuak herritarrei berrerabiltzeko aukera praktikoak eskaintzea, prebentzioa sustatzeko ohiturak transmititzea eta aplikazioak azaltzea izan dira. Bigarren eskuko salmenta eta trukea duindu nahi dute eta horrela hiri hondakinen prebentzioa indartu. Hau dela eta herriz-herri mugituko dute merkatua, azoka ibiltari moduan.