Arrate Oiartzun, gerriko beltza, 16 urterekin

Txintxarri 2008ko maiatzaren 26a

Arrate Oiartzun, Lasarte-Oriako Judo Klubeko kirolari gazteak gerriko beltza eskuratu du 16 urterekin, lorpen handia Gorka Aristegi Klub-eko entrenatzailearen iritziz. Judo Klub-ak emaitza onak biltzen jarraitzen du beraz, maila guztietan. Txapelketetan lortutako garaipenekin batera, pertsonalki gerriko beltza eskuratzea erronka garrantzitsua izaten da, horixe lortzea da judoka guztien helburu. Horrekin ziklo bat ixten dute, betiko izango dute gerriko beltza. Gutxienez 15 urte izan behar dira jasotzeko eta Arrate Oiartzunek 16rekin lortu du, igandean 17 bete baino egun batzuk lehenago. "Pozteko beste arrazoi bat herriko klubarentzat" esan zigun ostiralean Gorka Aristegi entrenatzaileak Murtzia aldera abiatu aurretik, hain zuzen ere, infantil eta kadete mailako Espainiako Judo txapelketara. Bertan izan dira asteburuan Leire Zubizarreta, Amaia Curiel, Esteban Martinez eta Kiara Tobajas.•