Mirentxu Etxeko trinketa doan erabiltzeko aukera

Txintxarri 2008ko mai. 26a, 02:00

Mirentxu Etxeko trinketa, libre dagoenean, doan erabiltzeko aukera eskaintzen du Udal Kirol Zerbitzuak. Bazkideek nahikoa dute txartelarekin 15 minutu lehenago polikiroldegiko harrera zerbitzutik pasa eta eskaera egitea. Ordu betez erabili ahal izango dute.
Trinketean kamara bat eta atezain automatiko sistema jarrita dagoenez, erabiltzaileak behin polikiroldegitik pasa eta gero, trinketeko atean txirrina jo eta polikiroldegitik bertatik zabalduko zaie atea. •