Partida garrantzitsuak asteburuan

Txintxarri 2008ko maiatzaren 26a

Igoera faseko azken
neurketa

Bateko berdinketarekin bukatu zuten Ostarreko jokalariek neurketa. Amaiera tristea azkenean Ventanas San Miguel Ostadar lehen erregional taldearena. Igoera faseko azken partidua zuten, eta irabazi ezkero beste taldeko hirugarren sailkatuarekin lehiatzeko aukera zuten. Baina, nahiz eta partidua ondo hasi, azkenean buru makur amaitu behar izan zuten.
Partida hasiera polita egin zuen Ostadarrek, hainbat aukera sortu zituen. Horrela, hogeigarren minutu aldera markagailuan aurretik jartzea lortu zuen, Iñaki Aristondok ederki ateratako falta bat Gurutz Iturbek errematatu ondoren. Golaren ondoren, aukera garbirik gabeko lehia izan zen, baina lehen zatiaren amaiera aldera Sanpedrotarra taldeak Lasarte-Oriako taldea estuasunetan jartzea lortu zuen. Hala ere, atsedenaldira 1 eta 0 ko emaitzarekin iritsi ziren.
Bigarren zatiaren hasiera lehen zatiaren amaieraren antzekoa izan zen. Ostadar taldeak ez zuen jaurtiketa aukerarik lortzen, eta baloia gehienbat kanpoko taldeak zuen. Jabetza horren ondorioz, partida amaitzeko 20 minutu falta zirela berdindu zuen lehia Pasai-San pedroko taldeak. Gol horrek etxeko taldea suspertzeko balio izan zuen, berdinketak ez baizion askorako balio. Azken minutuetan estututa ere, Ventanas San Miguel Ostadar taldeak ez zuen aurkariaren atea zulatzerik izan, eta beste urtebetez jarraitu beharko du lehenengo erregionalera igotzeko borrokatzen.

Lasartearra Texas Gipuzkoako bigarrenak
Gipuzkoako kopa jokatu zuten larunbatean LOKE Texas Lasartearrakoek Axular Lugaritzen aurka Donostiako Cesar Benito zelaian. Bigarren erregionaleko partida 5 eta 0ko emaitzarekin bukatu zen Donostiarren alde. Ez zen festa giro handirik suertatu zelaian, Axularrekoek bi gol sartu eta gero herriko taldeko bi jokalari kaleratuak izan ziren eta lasarteoriatarren animua ez zen berriro suspertu. Azkenean, Axular Lugaritzekoak txapeldun tentsioa protagonista izan zen partidan. Hala ere, askok nahiko luketen bigarren postua eskuratu dute Lasartearra Texasekoek Gipuzkoako txapelketan.
Partidarekin ez ziren gustura geratu, giro hotza sortu baitzen. Liskarrak egon ziren, ikuslegoaren artetik epaileari zuzendutako irainak entzun zirelako.
Datorren urterako animuak jasotzeko prest egongo dira herrikoak, eta ea lortzen duten berriro finalera iristea eta bereganatzea.