Batasuna KKTren itxiera eta bazkaria

Txintxarri 2008ko maiatzaren 26a

30 urte baino gehiago iragan dira eta Batasuna KKT Elkartea mendi eta bizikleta ekintzetan erreferentzia izan den aro bat bete dela esan daiteke. Apirilaren 26an, azkeneko bazkide asanblada ospatu zuten, orain arteko balorazioa egin zen eta etorkizunerako aukerak aztertu. Gero, bildutakoek, elkartearen itxiera aurten izatea erabaki zuten. Zenbait gauza zehaztea falta da, bereziki alternatiben hurrengo urratsak, eta honekin batera, jakinarazi nahi dute, elkartearen bazkaria egingo dela maiatzaren 31ean, larunbatean, Goiegi jatetxean 14:00etan. Apuntatzeko deitu elkartera arratsaldez 610053237; Albertori, 661242521 edo Josuri, 649427659.