Ricardo Ortegak hartu zuen lehenengo hitza, bertaratuei ongi etorria eman eta gero, mahaikideak aurkeztu zituen eta antolaketako arduradunak gogoratu zituen. Geroago Mª Jose Eizmendik, Ttakuneko lehendakariak, Maratoiaren ezaugarriak eta helburuak azaldu zituen. Aurtengo Maratoiaren berri berriz, Mailu Arrutik eman zuen. Aitzol Etxegoienek eginiko kartela aurkeztu zuen; eta aurtengo leloa ere bai, Korritzeko Modukoa, izan ere gure maratoi hau, Euskararen Maratoia edonork egiteko modukoa da.
Web orria
Aurtengo edizioko berrikuntzarik nabarmenena web orria da. Euskararen VII. Maratoiak bere web orria izango du, www.euskararenmaratoia.com. Ostiraleko TXINTXARRIn prentsaurrekoaren berri zabalagoa emateaz gain, zortzikotearen aurkezpena ere egingo dugu bertan.