Energia arduraz erabili, klimaren aldaketa gelditu

Txintxarri Aldizkaria 2008ko maiatzaren 29a

Aurtengo Aste Berdea gaur hasi da. Klima aldaketa, energia berriztagarrien sustapena eta eraginkortasuna izango dira gai nagusiak. Jardueraz betetako programazioa antolatu dute Lasarte-Oriako Udalaren Ingurumeneko Departamentuan herritarrek klimaren aldaketaren eta energia berriztagarrien berri izan dezaten..•