Herritarren karpa Atsobakarren, bihar goizean

Txintxarri Aldizkaria 2008ko maiatzaren 30a

Herritarren Partehartze Karpa larunbatean kalera aterako da beste behin. Larunbatean, bihar, goizeko 11:00etatik aurrera Atsobakarren izango dira Lasarte-Oriako Herritarren Plataformako kideek. "Gai askok kezkatzen gaituzte: babes ofizialeko etxebizitzak, erraustegia... Zuen iritzien, ideien, kezken, arazoen eta aholkuen berri izan nahi dugu eta guztia Udalari helarazi”, azaltzen dute ekimen honen antolatzaileek, “Lasarte-Oriako biztanleok gure auzoetako arazoak ezagutzen ditugu eta kasu egin eta entzungo digun Udala behar dugu. Herritarren partehartzea da bidea".
LOHPko kideek Atsobakarreko auzokideez gain, gainontzeko herritarrak Karpatik pasatzera gonbidatzen dituzte.•