Etxerat elkarteko ordezkaritza Bruselasen

Txintxarri Aldizkaria 2008ko maiatzaren 30a

Lasarte-Oriako Etxerat elkarteko hainbat herritar Bruselasera joango dira aste honetan “euskal errepresaliatu politikoek eta senitartekoek bizi duten errealitate krudelaren berri ematera”, Etxerateko prentsa bulegoak helarazi duenez.
Donostiako Hotel Amara Plazako autobus geltokitik euskal preso eta iheslari politikoen senitartekoez osatutako autobusa abiatu zen Bruselasera, “guk nahiz gure senideek jasaten ditugun eskubide urraketa etengabeen berri ematera europarlamentariei, juristei...” eta asteazken goizean, Bruselaseko “First Euroflat Hotel"-ean prentsaurrekoa eskainiko zuten.