Joan zen larunbatean jokatu zen Udal Kirol Gunean 2007-2008 ikasturtean Lasarte-Orian alebin mailako adinean dauden neska-mutilentzat garatzen ari den kirola sustatzeko kanpaina iritsi da amaierara.
Kanpaina bukatzeko atletismoko zenbait proba jokatu ziren eta kirol materiala (bizikleta, patinak, kometa) zozketatu zuten kurtsoan zehar ekitaldietara maiz joan diren parte-hartzaileen artean. Irabazleak ondorengoak izan dira: Ibai Mitxelenak kometa irabazi zuen, Jemmy Belemei patinak eraman zituen etxera eta Sergio Garciak bizikleta.
Sari banaketarekin ikasturteari amaiera eman zioten. Bertan Lasarte-Oriako 30 haurrek parte hartu dute.