Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udal Euskaltegikoek ohiko liburuak itxi eta paperari bestelako erabilpen bat eman zioten asteazken goizen. Izan ere, Dori Corralek papiroflexiaren nondik-norakoak azaltzera joan baitzitzaien. Doriren laguntzarekin hiru figura desberdin osatu zituzten Udal Euskaltegiko ikasleek. Gero, lokarri bat hartu eta bolatxoekin eskumuturreko dotorea egin zuten -baten batek Txintxarriko kazetariaren laguntza izan zuen-. Dori ia ahotsik gabe agertu zen, eztarriko minez, eta ahalegin handia egin behar izan zuen azalpenak emateko. “Modalitate berria sortzekotan egon gara: keinuflexia”, esan zuen ikasle batek.