Alkorta anderearen "nahitako akatsen" inguruan

Txintxarri 2008ko maiatzaren 30a


Hezeak eta iharrak nahastea ez da ona izaten, Alkorta anderea. Eta zure ohitura da hori egitea. Lasarte-Oriako BOEn inguruan nahi dezun demagogia guztia egiten saiatu zaitezke, baina ekintzek ere abala ematen digute. Datorren astean onartuko dugu Loidi-Barreneko lehen 100 BOEn eraikuntza esleitzeko baldintza-agiria, ez dakigu EAJren botoarekin edo ez. Joan den astean Vaguada Goiegi eremuko Birpartzelazio Batzordea osatu zen. Horrek suposatuko du urtea amaitu baino lehen hasiko direla eraikitzen bertako 202 etxebizitza babestuak. Eta badakigu Zabaleta Berriko promotorak gauza bera egiteko asmoa duela datorren astean, beraz, beste 151 BOEn eraikuntzaren hasieraz hitz egiten ari gara.
Momentu honetan Loidi-Barrenen eraikitzen ari diren etxebizitzek Lasarte-Oriak dituen beharrei erantzuten diete, izan ere, aukera ematen dute antolamenduz kanpo geratu diren bizilagun eta saltokiak berriro ere kokatzeko eta Sasoeta eta Loidi-Barren eremuetako lanak garaiz amaitzea ahalbidetuko dute. Agian arazoa izango da ez duzula denborarik Arau Subsidiarioak aztertzeko, gure udalerriaren gestio urbanistikorako sistemak zehazten dituztenak.
Haurreskolaren kalakarekin zatoz berriro ere. Eskerrak ez genuela erabaki Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen partzuergo horretan sartzea. Oraintxe jakin izan dugu hala izan balitz, bi eta hiru urteko gelak kenduko zituztela Udalarekin eta erabiltzaileekin kontsultatu gabe. Horixe da beste leku batzuetan egiten ari direna berenzentroen arazoak konpontzeko, eskola mapa ez betetzen eta zero eta hiru urte arteko hezkuntza osotasunezko proiektu bat bezala ulertzen ez dutela erakusten, baizik eta haurtzaindegi soil bat bezala.
Bestalde, ¿lotsarik ez al duzu gure udalerriko euskararen inguruan hitz egiteko? Oraindik ez duzu Udal honekin bilerarik mantendu Foru Aldundiko Euskara zuzendari bezala, lan proposamenak egiteko. Gainera, gezurra esan zenuen, edo nahiago baduzu, ez zenuen egia esan, izan ere, aurrekontu Plenoan aipatu zenuen dagoeneko bildu zinela. Esan iezaguzu orduan noiz eta Udaletxe honetako norekin bildu zinen Lasarte-Oriako politika linguistikoaren inguruan hitz egiteko. Inorekin! Lasarte-Oriako euskarak horrenbeste arduratzen bazaitu, zergatik, pasa den denbora guztia pasata, ez diozue ekarpenik egin Biziberritzeko Planari? Legitimitatea falta zaizue, eta udalerri honengatik lan egitea.

Iñaki Múgica
PSE-EEko bozeraemailea