Buruntz-Azpi Elkarteko bi bazkidek sega lehiaketa egingo dute ekainaren 1ean, igandean, goizeko 11:30, Kaxkarro ikastetxe ohiaren ondoko zelaietan. Igande goizeko protagonistak Mikel Berasategi, Berrobikoa izatez eta Andoni Monge Basaundi Bailarakoa izango dira. Hala eta guztiz ere, ez dira bakarrik egongo, segalari bakoitzak 6 lagun lanean izango ditu eta: lau lagunek moztutako belarra bilduko dute, zorrotzaile bat eta epaile bat . Herriko trikitilariek eta txalapartariek girotuko dute proba.
Bi segalariak ordu betez belarra mozten arituko dira eta ondoren, ordu erdi baino gehiago izango dute moztutakoa pisatzeko. Apustua belar gehien mozten duenak irabaziko du.