Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mikel Berakoetxeak irabazi zuen igandean Andoni Monge Futxiren aurkako sega apustua. Biak Buruntz-Azpi elkarteko kideak dira eta atzo goizean Kaxkarro inguruko zelaietan jokatu zuten desafioa. Ordu bete belarra mozten eta beste ordu erdi batu-pisatzen aritu ondoren, Berakoetxearen talde urdineko lagunek 2.238 kilo belar bildu zituzten eta Futxirenek aldiz, 1.875 kilo, 363 kilo gutxiago. Giro bikaina izan zen zelaian eta baita ondoren 60 lagunek Txitxardinen egin zuten bazkarian ere, trikitixa eta txalapartarekin. Pilar Aburuza Futxiren amak jantzi zion txapela Mikel Berakoetxea irabazleari.•