Bi antzezlan izan ditugu ikusgai pasa berri den astean

Txintxarri 2008ko ekainaren 2a

Lehenengo ikuskizuna Jalgi kafe-antzokian izan zen, ostegun iluntzean. Jon Urrazak idatzi, zuzendu eta antzezten duen Bob, nor da Bob?, tabernako filosofia antzezlana taularatu zuen. Lan honetan, Jon Urrazak berak, Jon Ubiagarekin batera, lagun koadrila baten ligatzearen gora-beherak azaldu zituzten. Bien artean koadrila horretako hainbat lagun aurkeztu zituzten.
Bigarren lana berriz, larunbatean eskaini zuen Nu taldeak kulturetxean. Haurrentzako antzerkia da Joanen Ilargia. Bertan aita gaixorik jarri zaion umearen istorioa kontatzen dute. Joanen aitak osasuna galdu du itsasoan, eta bera, ilargiaren laguntzarekin, itsasora joango da aitaren osasunaren bila.•