Aste berdea dela eta, energia aurrezteko eskuorriak ere banatu dituzte, jendeari aurrezteko trikimailuak azaltzeko. Gehienak doakoak izan diren bonbila bila gerturatu dira baina antolatzaileak gaiaren inguruko informazioa ematen saiatu dira. 750 bonbila banatu dituzte guztira eta 1500 eskuorri, batzuk bertan eta beste batzuk kulturetxean, udaletxean eta jendeak eskura dituen lekuetan utzi dituzte nahi duenak informazioa jaso dezan.
Haurrentzako informazioa komiki moduan moldatu dute eta bihar banatuko dituzte Lasarte-Oriako ikastetxeetan.
Helburua jendea egoeraz informatzea da eta arazoaren aurrean irtenbideak zeintzuk diren ikastea. Askok ez dute eskuorriko informazioa irakurri ere egingo agian, baina etxe guztietara bidali beharrean eskura banatzerakoan, azalpen txiki bat ematen zaie herritarrei.