Energia aurrezteko ekimena

Txintxarri 2008ko ekainaren 6a

Asteazkenean, aste berdea dela eta, kontsumo baxuko 750 bonbila eta energia aurrezteko 1500 eskuorri, jendeari aurrezteko trikimailuak azaltzeko, banatu zituzten merkatu inguruan. Gehienak doakoak ziren bonbila bila gerturatu ziren baina antolatzaileak gaiaren inguruko informazioa ematen saitu ziren. Haurrentzako informazioa komiki moduan moldatu dute eta ostegunean banatu zen Lasarte-Oriako ikastetxeetan.
Ekimen honen helburua jendea egoeraz informatzea eta arazoaren aurrean irtenbideak zeintzuk diren ikastea da.•