Errausketaren inguruko marrazki erakusketa

Txintxarri 2008ko ekainaren 6a

Lasarte-Oria Bizirik Errausketaren aurkako taldeak marrazki erakusketa bat antolatu du ekainaren 7rako, Okendo plazan. Erakusketaren gaia "Erraustegia" da. Izan ere, ekimen honekin herriko gazteek gai honen inguruan duten iritzia, marrazkien bitartez, ezagutaraztea da.
Esan bezala, erakusketa Okendo plazan jarriko dute ikusgai bihar, larunbata, goizean, 11:30etatik 14:00ak bitartean. Gerturatzen diren haur guztientzat txokolatea egongo da. Bakoitzak poto bana eraman beharko du.•